Lezamara bueltan, Amorebietak Mirandesen kontra jokatuko du lehenengo lagunartekoa zapatuan

Anboto 2023ko uztailaren 13a

Amorebieta taldea.

Amaitu dira oporrak. Joan zen zapatutik lanean dira Amorebieta futbol klubeko jokalariak, eta datozen asteetan bost lagunarteko jokatuko dituzte.

Lehenengo biak Lezaman dira, urdinek hantxe jokatuko dituztelako aurten etxeko partiduak. Lehenengoa Mirandesen kontra, zapatu honetan, 12:00etan; bigarrena Osasuna Promesas taldearen aurka, hilaren 19an. Hurrengoan, uztailak 22, Medina de Pomarrera joango dira Burgos taldeagaz indarrak neurtzeko. Uztaileko bira Eibarren kontra itxiko dute, Lezaman, eta abuztuaren 5erako ere beste neurketa bat hitzartuta dute Real Racing Club taldearen kontra, Laredon. Hortik aurrera, amaitu dira txantxak, Bigarren Mailako Liga hasiko da eta.  Abuztuaren 11ko lehenengo jardunaldian, Levante hartuko du etxean, iaz mailaz igotzekotan egon zen taldea.

Amorebietak hainbat fitxaketa egin du taldea indartzeko: Daniel lasure ezker hegalekoa, Erik Moran erdilaria, Luis Quintero hegalekoa, eta Felix Galarreta eta Manu Hernando defentsak. Oraindino taldea ez dago itxita eta fitxaketa gehiago egongo dela azaldu dute klubetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!