Etxeko pilotaria, promesak eta txapeldun handiak Zornotzako pilota jaialdian

Joseba Derteano 2023ko uzt. 13a, 09:17

Baiko enpresak eta Zornotzako Udalak pilota jaialdi profesionala antolatu dute domeka honetarako. 18:00etan izango da, Amorebieta IV pilotalekuan.

Jaialdiak zaleen pilota gosea asetzeko adina osagai ditu. Batetik, etxeko pilotari Aimar Morgaetxebarriak jokatuko du atariko partiduan. 20 urteko zornotzarrak esperientzia handiko pilotaria izango du aurrean: Asier Agirre iruindarra. Aurkariak, Morgaetxebarria lez, profesionaletan oraintsu debuta egindako promesa bi dira: Unai Alberdi eta Martxel Iztueta. Partidu nagusian, hiru modalitateetako txapel nagusiak dituen Mikel Urrutikoetxeak eta Jon Mariezkurrenak buruz buruzko txapelduna izandako Erik Jakaren eta Jon Ander Albisuren kontra jokatuko dute.

Sarreren prezioa honako hau da: 25 euro kantxan, eta 20 euro harmailetan. Zornotzako Urtza tabernan eta Venecia kafetegian eskuratu daitezke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!