Itxaso Urrutikoetxea eta Martzel do Nascimento irabazle Enrike Renteria pintura lehiaketan

Anboto 2023ko uzt. 11a, 14:32

Asteburuan Enrike Renteria pintura lehiaketa egin dute Zornotzan. Zornoza Arte eta Kultur elkarteak antolatzen du, Zornotzako Udalaren laguntzagaz. Itxaso Urrutikoetxea bilbotarrak irabazi du Zintzilik modalitatean; zuzeneko modalitatean, hau da, kalean pintatzearena, Martzel do Nascimento zornotzarrak irabazi du. Ikusleen saria, ostera, Carmen Mariz zornotzarrak jaso du. 

Hogei lagunek parte hartu zuten pintura lehiaketan, eta antolatzaileen arabera, Euskal Herria kanpotik etorritakoak ere egon dira. Saritutako lanak Zelaieta Zentroan daude ikusgai, eta erosgai; batutako dirua helburu sozialetarako erabiliko dela azaldu dute antolatzaileek. 

Zintzilik modalitatean hamasei lan aurkeztu dira aurten. Aurkeztutako lanak uztailaren 28ra arte egongo dira ikusgai, aurreko edizioetako beste 176 lanegaz batera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!