Zornotzako Udalak eta Hirugarren Adinekoen Elkarteak Aitite-amamen egun handia antolatu dute uztailaren 25erako. Jaialdiari 13:00etan ekingo diote, Zelaieta parkean, Udabarri dantza taldearen emanaldiarekin. Gero frontoian bazkaria egingo dute. 14:15etan izango da, baina bertaratzekoak direnek ordu eta erdi lehenago egon beharko dute pilotalekuan. Arratsaldean, jaiak segida izango du trikitixarekin. 16:00etatik aurrera dantzaldia izango dute. Bazkarian 70 urtetik gorakoek parte hartuko dute eta 400 sarrera ipiniko dituzte herritarren eskura.