Zornotzako jaiak 2023

[EGITARAUA] Mugimendu feministak botatako txupinagaz hasiko dituzte Zornotzako jaiak

Ekaitz Herrera 2023ko uzt. 5a, 13:16

Zetak, En Tol Sarmiento, Kalakan, marmitako txapelketa, piragua jaitsiera, danborrada, txosnagune bi, Xaibor, mariatxiak, kart erakustaldiak, gazteen kalejira... baina batez ere, festa gogoa. Zornotzako jaien egitarau osoa zein izango den argitu dute.

Egun gutxi falta da Zor Hontzak kalera irten eta eta jaia Zornotzako jaleetara zabaltzeko. Aurtengo txupinazoa botatzeko ohorea mugimendu feministak izango du. Hau da: Zornotzako Talde Feminista, Martxoak 8 plataforma, Suhaziak mugimenduko neska gazteak eta Akelarre aniztasunaren aldeko plataforma udaletxeko balkoian izango dira jaiei hasiera emango dien mezua lau haizeetara zabaltzen. Pregoia "prestatzen" dabiltzala jakinarazi du Amaia Fernández talde feministako kideak. Oraingoz ez dute dena itxita, baina aurreratu du testuan ez dela "askatasuna" berba faltako. "Guretzat ohore handia da balkoia hartu ahal izatea. Inportantea da jai parekideak, askeak, aldarrikatzea. Txupina botatze hau gure mugimenduak egindako lanaren aitortza modura hartzen dugu. Mezua askotarikoa izango da, perspektiba desberdinak jasoko ditu", zehaztu du Fernándezek.

Jaietako beste protagonistetako bat Iban Ibarretxe izango da. Ibarretxe Udazken txistulari taldeko kidea eta Zubiaur musika eskolako irakaslea da. Baina jai hauetan, beste arrazoi bategatik izango da esanguratsu. Hain zuzen ere, aurten bera izendatuko dutelako ohorezko danbor-jotzaile. "Oso eskertuta" dagoela adierazi du. Ainhoa Salterain alkateak ere eskerroneko berbak izan ditu bai Ibarretxerentzat eta baita mugimendu feministarentzat ere. Batetik, gogora ekarri ditu Ibarretxek 16 urtean Zornotzako danborrada gidatzeko egindako lana. Bestetik, balioan ipini ditu mugimendu feministak erasoei aurre egiteko landutako protokoloa, autodefentsa feminista, Emakumeen Etxea sustatzeko lana eta eraso homofobo zein transfoboei emandako erantzuna.  

EGITARAUA

UZTAILAK 15

20:00. Pregoia, txupinazoa eta Zorhontzaren kalejira, Bergarako BET, Bermeoko KIETB, Txantreako eta Amorebieta-Etxanoko Udazken Barria, eta Etxanoko erraldoi eta buruhandien konpartsak, Udazken txistulariak eta gaiteroak, Zornotzako Musika Bandagaz eta Triki Piugaz. Herriko plazan.

21:30. “Rockalean” Kaleko Musika. Euskal Herria plazan eta Harrison Hotelean

22:30. Kontzertuak: Zetak eta Akerbeltz erromeria. Zubiondo plazan.

22:30. En esenzia orkestra. Zelaieta parkean.

UZTAILAK 16

Goizean. Karmen eguneko jaia. Meza, bertsolariak, Udabarri dantza taldea, eta Euskal erromeria Triki Piu taldeagaz. Ostean, Urrezko Aizkolari Txapeldunen liga, Hodei Ezpeleta eta Julen Alberdi “Txikia IV”; eta Udane Ostolaza eta Imanol Royo “Lartain” harrijasotzaileak. Larrean.

10:00. Kart erakustaldia, Lanzero Classicen eskutik. Gure Kirolak aparkalekua.

10:00. Amorebieta-Etxanoko XII. Jai lasterketa, Zornotzako korrikalarien elkartearen eskutik. Zubiondo parkean.

11:00. Udazken taldearen kalejira. Herritik zehar

12:00. Arku tiroketa, Ostadar elkartearen eskutik. Larrea goiko eskolako patioan.

18:00. Pilota partida profesionalak. Amorebieta IV frontoian. Lagun Onak pilota eskolak antolatua.

  • Agirre-Morgaetxebarria / Alberdi II-Iztueta
  • Jaka-Albisu / Urrutikoetxea-Mariezkurrena II

18:30. Gazteen arteko ginkana. Larrako beheko eskolan. Zornotzako gazteek antolatuta.

20:00. Kaleko musika Kittu taldearen eskutik. San Juan Kalean, Andra Mari plazan eta Luis Urrengoetxea kalean.

22:30. Kontzertua: Delirium Tremens. Zelaieta parkean.

23:00. Kontzertua: Formula V. Zubiondo plazan.

UZTAILAK 17

11:00. Zorhontzaren koreografia tailerra. Zelaieta zentroan.

16:00. “Zornotzagol” jaietako futbol 7 txapelketa mistoa, SD Amorebietak antolatuta. Larreako futbol zelaian.

17:00. Karmenetako XV. esku pilota federatuko txapelketen finalak, Lagun Onak pilota eskolak antolatuta. Amorebieta IV frontoian.

22:00. Kale antzerkia: ‘Psike’, Markeliñe konpainiaren eskutik. Herriko plazan (euria bada, Gure Kirolak frontoian).

UZTAILAK 18

16:00. “Zornotzagol” jaietako futbol 7 txapelketa mistoa, SD Amorebietak antolatuta. Larreako futbol zelaian.

UZTAILAK 19

16:00. “Zornotzagol” jaietako futbol 7 txapelketa mistoa, SD Amorebietak antolatuta. Larreako futbol zelaian.

17:30. Akrobazien erakustaldia eta tailerra Sergi Sarmiento Serflipsek gidatuta. Herriko plazan.

UZTAILAK 20

17:00. “Pilota plazan” Umeentzako esku pilota jolas parkea. Herriko plazan.

17:30. XIV. Herriko Pala Txapelketaren finalak (emakumeak eta gizonak). Amorebieta IV frontoian.

UZTAILAK 21

13:00. Gazteen kalejira, Zornotzako gazteek antolatuta. Herritik zehar.

15:00. Gazteen arteko bazkaria. Ondoren, bingo musikatua. Zelaieta parkean (euria bada, Amorebieta IV frontoian).

18:00. Kaleko musika: Distopia elektrotxaranga. Luis Urrengoetxeatik hasita.

21:30. Txistularien XXIII. kontzertua, Udazken txistu taldeak antolatuta. Artista gonbidatua: Eñaut Elorrieta. Zelaieta parkean.

22:30. Kontzertuak: La Furia eta Rebeca Lane. Zubiondo plazan.

UZTAILAK 22

10:00. 3x3ko basketa, Zornotza Saskibaloi taldeak antolatuta. Zubiondo parkean.

10:30. Marmitako lehiaketa, Zornotzako gazteek antolatuta. Zubiondo parkean.

11:00. Umeentzako bolo txapelketa, Zornotza bolo klubak antolatuta. Gure Kirolak bolatokian.

17:30. Ikuskizuna: Xaibor. Zubiondo plazan.

17:30. Kaleko musika: Mariachi Imperial. Zelaieta parkean eta Luis Urrengoetxean.

18:00. Karaoke ibiltaria. Andra Mari plazan, Gernika plazan eta San Juan Kalean

20:00. Karaoke Ibiltaria. Luis Urrengoetxean.

21:00. Karmenetako XI. Bolo txapelketa, Zornotza bolo klubak antolatuta. Gure Kirolak bolatokian.

22:30. Kontzertua: Benidorm orkestra. Zelaieta parkean.

23:00. DJ jaia: Show party DJs. Zubiondo plazan.

UZTAILAK 23

10:00. XLI. Xake txapelketa eta aldi bereko 50 xake partida, Zornotza Xake taldeak antolatuta. Herriko plazan.

11:00. Ontzi-modelismoaren erakustaldia, Bilbo Model Club-en eskutik. Jauregibarrian.

11:00. Euskal Herriko artzai txakurren txapelketa, Artxate elkarteak antolatuta. Jauregibarriako parkean.

13:00. Musika: Gaztedi fanfarria. Zezilia Gallartzagoitiatik Sabino Aranaraino.

16:00. Gazteen arteko piragua jaitsiera, Zornotzako gazteek antolatuta. Ibaizabal errekan.

18:00. Bizikleta eguna, Urgozo iturria txirrindulari elkarteak antolatuta. Zubiondo parketik Gure Kirolakeraino.

21:00. Bertso saioa: Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina, gai-jartzaile lanetan Zornotzako Eta Abar bertso eskola. Zelaieta parkean.

22:30. Kontzertua: Kalakan. Zubiondo plazan.

UZTAILAK 24

11:00. Zorhontzaren koreografia tailerra. Zelaieta zentroan.

11:00-14:00/17:00-19:00. Umeentzako egurrezko jolasak. Herriko plazan.

17:00. Gazteen arteko Herri Kirolak, Zornotzako gazteek antolatuta. Larrako beheko eskolan.

19:00. Kale Antzerkia: “Zirkus, Behi zirku bat bazen…” Malascompañias konpainiaren eskutik. Herriko plazan (euria bada, Amorebieta IV frontoian).

22:00. Tanborrada. Ibilbidea: Txiki Otaegi, San Pedro, San Miguel, San Juan, Nafarroa, Ibaizabal, Gudari, Herriko plaza.

23:00. Kontzertuak: ETS eta Zirkinik Bez erromeria. Zubiondo plazan.

00:00. Kontzertua: Puro Relajo. Zelaieta parkean.

UZTAILAK 25

Egun guztian. Aitite-amamen jaia: Aurreskua, erromeria, bazkaria… Udabarri dantza taldeak, Udazken txistulariak eta Triki Piu trikitilariak alaituta. Izena emateko: Nafarroa zentroan.

Goizean. Baserritarren azoka, Enbak antolatuta. Zezilia Gallartzagoitian.

11:00-14:00/17:00-19:00. Umeentzako egurrezko jolasak. Gernika plazan.

12:00-14:00. Umeentzako ekintza: Play system (4 urtetik aurrerakoentzat). Euskal Herria plazan.

12:00. Musika kalean: Triki Piu. Gernika Plazan, Andra Mari Plazan eta Zezili Gallartzagoitian

16:00. Amorebieta-Etxanoko V. Duatloi Txikia, Amorebieta-Etxanoko Triatloi taldeak antolatuta. Zelaieta parkean.

17:00-19:00. Dron tailerra (8 urtetik aurrera). Euskal Herria plazan.

20:00. Kale Antzerkia gazteleraz: “Dale Ramon”, Trapu zaharra konpainiaren eskutik. Herriko plazan (euria bada, Amorebieta IV frontoian).

22:00. Emanaldia: Zornotzako Musika Banda - Zornotzako ahotsak: Beñat Egiarte, Jaurne Gaminde, Eider Etxeandia, Patxi Gonzalez eta Eneko Larruzea. Zelaieta parkean.

23:30. Soinu-inpaktu txikiko ikuskizun piromusikala, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik. Jauregibarrian.

00:00. Kontzertua: Kai Nakai. Zubiondo plazan.

UZTAILAK 26

11:30-14:00. “Txitatoki zirkus” Umeentzako zirko azoka ikuskizuna. Zelaieta parkean.

18:00. Umeen tanborrada. Ibilbidea: Gudari, San Pedro, Luis Urrengoetxea, Larrabide, Karmen, Konbenio; Gregorio Mendibil, San Juan, San Miguel, Zelaieta.

19:30. Gazteen arteko Play back lehiaketa, Zornotzako gazteek antolatuta. Zelaieta parkean.

22:30. Kontzertua: Olatz Salvador. Zubiondo plazan

UZTAILAK 27 - MOZORRO EGUNA: HONDARTZA ZORNOTZAN

13:00. Gazteen pintxo-pote animatua, Zornotzako gazteek antolatuta. Herritik zehar.

16:30. Azken froga, Zornotzako gazteek antolatuta. Ganeko igerilekuan (euria bada, Gure Kirolak frontoian).

17:30. Capoeira eta batukada tailerrak. Gure kirolak frontoian.

19:00. Zornotza11Kolore eta Zorhontzaren agurra. Aniztasunaren kalejira. Gure Kirolak - Jauregizaha r- San Miguel kalea - Herriko plaza.

19:30. Partehartzaileen erakustaldia: Flash mob-a Zorhontzaren koreografiagaz. Talde gonbidatua: Vibr Com Açao (Brasil). Herriko plazan.

20:30. Kaleko musika. Burrunba elektrotxaranga. Luis Urrengoetxean.

22:00. Erromeria: Trikizio. Zelaieta parkean.

22:30. Kontzertua: 1990. hamarkadako jaia, Obk, Rebeca, Chimo Bayo, Fernandisco. Zubiondo plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!