Proposamenak udalaren web atariko formularioa beteta edo Herritarrentzako Arreta Zentrora joanda aurkeztu beharko dira. Udalak zehaztu du interes orokorreko proposamenak balioetsiko dituela, eta ez dituela langileak, enpresak edo autonomoak kontratatzeko gastuei loturiko planteamenduak, edo bere eskumenekoak ez diren proiektuak onartuko. Proposamenok 16 urtetik gorako zornotzarrek, elkarteek eta fundazioek aurkeztu ahalko dituzte. Ideiak aurkezteko epea abuztuaren 31n agortuko da.
Hortik aurrera, udaleko bulego teknikoek zein juridikoek proposamenak aztertuko dituzte. Irailaren 1etik 30era arteko epea izango dute horretarako. Hirugarren eta azken fasean, udalak proiektuak baliozkotu eta lehenetsiko ditu, azkenean 2024ko udal aurrekontuetan txertatzeko.