Jaietako ekitaldirik jendetsuenetako bat prestatzeari ekin diote Zornotzan. Marmitako txapelketan izena emateko epea zabaldu dute. Lehia uztailaren 22an jokatuko da eta izena emateko Zelaieta zentrora joan beharko da uztailaren 11 baino lehen. Udalaren web atarian ere eman daiteke izena jada jada.
Mahai eta aulki kopurua zehazte aldera, talde parte hartzaile bakoitzeko kide batek Ametx txartela aurkeztu beharko du izena ematerakoan. Pertsona hori egingo da taldeari mailegatzen zaizkion mahaien eta aulkien erantzule. Talde bakoitzak lehiaketaren egunean izango duen lekua uztailaren 18an zozkatuko dute.
Antolatzaileek hegaluzea, mahai-tresnak eta ogia banatuki dituzte txapelketaren egunean. Mahaiak eta aulkiak esleituriko espazioetan banatuki dituzte 10:30etatik 13:00etara. Lehiaketara aurkezten diren marmitako kazolek 25 zentimetroko diametroa izango dute gehienez. Sari banaketa 14:30-15:00 bitartean egingo dute Zubiondon.