Banda onenaren saria Back Chat Brass banda izan da, eta 10.000 euroko saria irabazi dute. La Saugrenue taldeko Sebastien Lalangek eraman du instrumentista onenaren 1.000 euroko saria. Aritz Labradorrek, Onintze musikariak, Ubane Uzinek eta Cecilia Paganinik osatu dute epaimahaia. Publikoaren saria, ostera, Harmony´s brass band taldeak irabazi du.
Zornotzako Udala pozik agertu ekimenaren hamaseigarren edizioak izan duen harreragaz. "Lehiaketa honek kaleko musikaren esparruan nazioarteko erreferente gisa duen posizioa sendotu du, artistei beren talentua erakusteko aukera emanez eta komunitateari kalitate handiko musika ikuskizunez gozatzeko aukera emanez", azaldu dute ohar baten bidez.