Gaur eta bihar ZineGogoak eskainiko dute Zornotza Aretoan

Anboto 2023ko eka. 19a, 10:11

17 minutos con Nora.

Zornotzako Bigarren Hezkuntzako 300 gazte inguruk parte hartuko dute. Sexu-aniztasuna ardatz duten bost film labur eskainiko dituzte. 

Karmengo Ama, El Carmelo eta Andra Mari ikastetxeetako 300 ikaslek parte hartuko dute. "LGTBIQ+ aniztasuna gure gizartean balio positibo eta beharrezko gisa ikusaraztea eta naturalizatzea, eta, aldi berean, ikus-entzunezko hizkuntzaren eta narratibaren oinarrizko elementuetara hurbiltzea" dira egitasmoaren helburuak. 17 minutos con Nora, Leo y Alex en pleno siglo XXI, XY, Arnasa eta Mall film laburrak eskainiko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!