Zornotzako balkoiak 'Zintzilik' lehiaketako olanekin apaintzera deitu dute

Anboto 2023ko eka. 16a, 10:04

Olanak Zornoza Arte eta Kultur Elkartearen egoitzan eskuratu ahalko dira ekainaren 21etik 23ra bitartean, 18:00-20:00 ordutegiagaz (Harrison eraikina 6, behea).

Herriko balkoiak Zintzilik lehiaketako olanekin apaintzera deitu du Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak. Zintzilik lehiaketa, Enrike Renteria margo lehiaketaren ataletako bat dena, maiatzaren erdialdetik ekainaren erdialdera jokatu da. Eta orain, lehiaketara aurkezturiko olanak herriko balkoietan ipiniko dituzte ikusgai.

Olan bat hartu eta etxeko balkoian zintzilikatu gura duenak Zornoza Arte eta Kultur Elkartearen egoitzatik pasa beharko du ekainaren 21etik 23ra bitartean. Egoitza Harrison eraikineko 6. zenbakian dago, behe batean. Ordutegia honako hau da: 18:00 - 20:00. Olan bat eskegitzen dutenen artean, Jauregibarria jatetxean 2 lagunentzako bazkari bat zozkatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!