[EGITARAUA] Haizetararen hamaseigarren edizioa aurkeztu dute

Aritz Maldonado 2023ko eka. 15a, 14:03

Haizetara nazioarteko kaleko musikaren jaialdi zornotzarraren edizio berria aurkeztu dute gaur Andoni Agirrebeitia jarduneko alkateak eta Luciano Martinez jarduneko kultura zinegotziak. Nazioarteko bederatzi taldek parte hartuko dute jaialdian, eta hiru sariak lortzeko lehiatuko dira: lehiaketaren irabazleak 10.000 euro eramango ditu, musikari onenak 1.000 euro irabaziko ditu, eta publikoaren saria 4.000 eurokoa izango da. 

Agirrebeitiak jaialdiak zornotzarrentzat duen garrantzia nabarmendu du. "Musikariak ilusioarekin eta dena emateko prest iritsiko dira Zornotzara, beren onena eskaintzeko eta herritarrei gozarazteko gogoz. Eta horrek balio erantsi bat ematen dio jaialdiaren kalitateari eta erakargarritasunari. Horregatik animatu nahi ditut zornotzarrak eta egun hauetan bisitatzen gaituzten pertsonak gure kaleetan esperientzia musikal aberasgarri bat bizitzera. Urteko asteburu politenetako bat da", azaldu du. Agirrebeitiaren eta Martinezen azken prentsaurrekoa izan da, eta biek eskerrak eman gura izan dizkiete herritarrei eta udaletxeko langileei. 

Haizetara '23

Ekainak 22

  • 19:00etan, Fonoeskultura kontzertua, Urbela Brouardekin, Zelaieta zentroan.

Ekainak 23

  • 19:00etan, taldeen aurkezpena, Zelaieta parkean.
  • 19:30ean, La fanfare Saugrenue, Zelaieta parkean.
  • 20:00etan, Jazz hunters, Andra mari plazan.
  • 20:30ean, Harmony´s brass band, Sabino Aranan.
  • 21:00etan, Dirty Durum Brass Band, Ogenbarrenan
  • 21:00etan, Back Chat brass, Arraibi plazan. 
  • 21:30ean, Bulbalkan, Euskal Herria plazan.
  • 21:30ean, Renniw brass band, Gernika plazan. 
  • 21:30ean, Udazken txistu taldea, Ogenbarrenan.
  • 22:30ean, Charanga Pisando Fuerte, San Juan suan. 
  • 23:00etan, Jukepop, Zelaieta parkean. 
  • 24:00etan, Gata Brass Band, Zubiondon. 
  • 24:00etan, Jou Gonzalez Quartet, Harrison hotelean. 

Ekainak 24

  • 11:30ean, Reziclonk, Zelaieta parkean. 
  • 12:30ean, Dirty Durum brass band, Andra mari plazan. 
  • 12:30ean, La fanfare saugrenue, Zezilia Gallartzagoitian. 
  • 13:00etan, Las kermes del vermú, Zezilia Gallartzagoitian. 
  • 13:00etan, Jazz hunters, Gernika plazan. 
  • 13:00etan Renniw Brass band, Euskal Herria plazan.  
  • 18:00etan Reziclonk, Zelaieta parkean. 
  • 19:00etan, Bulbalkan, Zelaieta parkean. Sabino Aranan. 
  • 19:00etan, Dead Puppet Orchestra, Gernika plazan.
  • 19:30ean, Harmony´s brass band, Andra Mari plazan. 
  • 19:30ean, La Kermes del vermú, San Juan kalean. 
  • 20:00etan, Jukepop, Andra mari plazan.
  • 20:00ean, Gata brass band, San Juan kalean.
  • 20:00etan, Charanga pisando fuerte, Ogenbarrenan
  • 20:30etan, Back Chat brass, Arraibi plazan. 
  • 20:30ean, Bulbalkan, Euskal Herria plazan.
  • 21:30ean, Renniw brass band, Gernika plazan. 
  • 21:30ean, Udazken txistu taldea, Ogenbarrenan.
  • 22:00ean, Charanga Pisando Fuerte, San Juan suan. 
  • 22:00etan, Gata brass band, Zelaieta parkean. 
  • 22:00etan, Bulbalkan, Gernika plazan.
  • 22:00etan, Dirty Durum Brass Band, Zezilia Gallartzagoitia. 
  • 23:00etan, Harmony´s brass band, Zelaieta parkean. 
  • 23:00etan, Back Chat Brass, Zubiondo plazan. 
  • 24:00etan, Jukepop, Zubiondo plazan. 
  • 24:00etan, Jou Gonzalez Quartet, Harrison hotelean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!