17:00etan, Europa Ekialdeko hainbat kulturak bat egingo dute Zubiondo plazan. Besteak beste, Moldaviako, Errumaniako eta Georgiako kulturen ekitaldiak egingo dituzte, Euskal Herriko eta Zornotzan erroturiko errusiar lipoveniarren komunitateagaz batera. Bertan parte hartuko duten elkarteetariko batzuk Logroñoko Nelu Si Vasile taldea, Bilboko Vasile Guta Moldoveanu, Casa de Georgia elkartea, Rodina elkartea eta Zornotzako Triki Piu Pand taldea izango dira. Jaialdian musika eta dantzak egongo dira, eta kultura bakoitzeko gastronomia tradizionala dastatzeko aukera ere bai.
Errusiar lipoveniarrek eta errumaniarrek osaturiko komunitatea aspalditik dago errotuta Zornotzan. Euskal Herriko hirigune handiak aparte utzita, Zornotza da Errumaniako herritarrik gehien batzen duen udalerria.