Atzo arratsaldean Zornotzan Kantuz egitasmoaren bigarren edizioa egin zuten. Euri zaparrada batekin hasi zen dena, baina zornotzarrek argi utzi zuten euria gogotik egin arren, kantutegi ibiltariagaz aurrera jarraituko zutela. Ez ziren kikildu. Zaparrada bukatu eta kantuan jarraitu zuten kalerik kale. Antolatzaileak oso pozik agertu dira egitasmoak izandako harrerarekin. Iazko marka hautsita, 600 bat abeslari batu ziren egitasmora.