Autobus gautxoriak Zornotzan, inguruko herrietako jaietatik etxera bueltatzeko

Anboto 2023ko eka. 6a, 13:49
Igorreko jaiak (Argazkia: Begitu).

Zornotzako Udalak, Galdakaoko Udalagaz eta Arratiako Mankomunitateaz elkarlanean, gaueko autobus zerbitzua prestatu du, gazteek jaiez ordu txikietara arte gozatu eta etxera kezka barik bueltatu ahal izateko.

Honako hauek izango dira herri bakoitzeko jaietako autobus zerbitzuak:

IGORRE – SAN ANTONIOAK
Ekainak 10 eta 17 (zapatua) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen geralekuan
 
BEDIA – SAN JUANAK
Ekainak 24  (zapatua) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen geralekuan
 
ARANTZAZU – SAN PEDROAK
Ekainak 30 (barikua) | 03:30 | Autobusen geralekuan
  
DIMA – SAN PEDROAK
Uztailak 1 (zapatua) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen geralekuan
  
LEMOA – SAN INAZIOAK
Uztailak 29 (zapatua) | 02:30 eta 05:00 | Correosen ondoan
  
ZEANURI – ANDRA MARIAK
Abuztuak 12 (zapatua) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen geralekuan
 
AREATZA – SAN BARTOLOMEAK
Abuztuak 25 (barikua) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen geralekuan
  
ARTEA – ANDRA MARIAK
Irailak 8 (barikua) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen geralekuan
 
GALDAKAO – SANTAKURTZAK
Irailak 9 eta 16 (zapatua) | 02:30 eta 05:00 | Plazakoetxen

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!