Pertsona bat atxilotu dute Zornotzan, 92 gramo speed izan eta droga trafikatzea egotzita

Anboto 2023ko eka. 6a, 11:37

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, atxiloketa maiatzaren 23an izan zen. Auto baten atzeko eserlekuan topatu zuten droga. Gidariak eta haren ondokoak haxixa, extasia eta pisua neurtzeko gailuak ere zeramatzaten autoan.

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du Zornotzan, ustez droga trafikatzea egotzita. Atxiloketa maiatzaren 23an izan zen, patruila batzuk "fiskalitatea eta mugak zaintzeko funtzioak" betetzen zebiltzala. Zeregin horietako batean auto bat gelditu eta ikuskatu zuten. Haren barruan, metalexko kaxa batean, haxix zati bat eta extasi pilula bat topatu zituzten. Horrez gainera, barruan 92 gramo speed, pisua neurtzeko gailu bat eta hainbat plastiko poltsa zituen motxila identifikatu zuten. Autoan lagun bi zihoazen. Gidariaren ondokoak adierazi zuen topaturikoak bereak zirela. Guardia Zibilaren agenteek pertsona hori atxilotu zuten ustez droga trafikatzea egotzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!