Atzo Zornotzako Jan Alai pintxo lehiaketako irabazleak saritu zituzten. Aurtengo edizioko irabazleak El Cojo jatetxea eta Berezi taberna izan dira. Lehenengoak epaimahaiaren saria jaso du Masita pintxoagatik. 1.000 euro, txapela eta garaikurra lortu dituzte. Bigarrenak, aldiz, bezeroen pintxorik gustukoenaren saria jaso du Kruns mokaduari eskerrak. 1.000 euro, txapela eta garaikurra lortu dituzte Berezikoek. Zerbitzaririk profesionalenaren saria, berriz, Singing Munch tabernako Goizalde Pérez Esturik lortu du. 250 euro eta garaikurra lortu ditu. Bezeroei dagokienez, honako hauek izan dira boto gehien jaso dituzten tabernak, 1etik 10era:
- Berezi
- El Cojo
- Singin Munch
- Hogan´s
- Xiberu
- Zubi-ondo
- Brasil
- Bierzkargi
- Javi
- Oasis
Jan Alai pintxo lehiaketaren 10. edizioa eguenetik domekara jokatu zen. Zornotzako 16 tabernak parte hartu dute.