Garaikurra Parisetik Euskal Herrira bizikletaz ekarri zuten Ziortza Villa eta Julián Sanz ultrafondistek. Orain, zornotzarrek eta bisitariek ikusgai izango dute Zelaieta zentroan. Horretarako aukera izango dute ekainaren 22ra arte. Erakusketan bestelako elementu batzuk ere ikusi ahal izango dira. Bestalde, Zornotzako Udalak Tourrean boluntario legez lan egin gura dutenak deitu ditu izena ematera. Horretarako izen emate orria bete beharko dute HEMEN. Izena emateko epea ekainaren 11ra arte egongo da zabalik.