Zapatuan Euskadiko 'Open Skateboard' txapelketa jokatuko da Zornotzan

Anboto 2023ko ekainaren 1a

Kategoria bi jokatuko dira. 14 urtez azpikoa eta Open modalitatea. Horrez gainera, tailerrak, barbakoak eta zuzeneko musika emanaldiak egongo dira. 

Jardunaldiak 11:00etan hasiko dira. Iurretako Atik skate eskolako kideek eta Zornotzako Peritain tatuaje etxeko kideek tailerrak eskainiko dituzte. Ordu horretan bertan, 14 urtetik beherakoei zuzendutako entrenamenduak egingo dituzte. gero, 12:00etan txapelketa jokatuko da, eta ondoren barbakoa egingo dute 14:00etatik aurrera. 

Open kategoriari, ostera, 15:00etan ekingo diote. Ordu horretan hasiko dituzte entrenamenduak. Gero, 16:00etan izango da txapelketa. Hura bukatutakoan zuzeneko musika egongo da eta barbakoa egongo dira. Sari banaketa 20:00etan egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!