Zetak, ETS, OBK, Olatz Salvador, Chimo Bayo eta Kalakan Zornotzako jaietan izango dira

Anboto 2023ko mai. 31a, 13:01

Zornotzako Udalak Karmen eta Santa Ana jaietan egongo diren musika kontzertu nagusiak zeintzuk izango diren argitu du. Zornotzako jaiak uztailaren 15etik 27ra ospatuko dira.

Honako hauek dira, Zornotzako Udalak jakinarazi duenez, jaietan egongo diren ekitaldi musikal nagusiak:

  • Uztailaren 15ean: Zetak, Akerbeltz erromeria eta Orkesta En Esenzia.
  • Uztailaren 16an Delirium Tremens eta Formula V.
  • Uztailaren 21ean: La Furia eta Rebeca Lane.
  • Uztailaren 22an: Benidorm Orquesta eta Show Party, Eraso eta Munza DJ bizkaitarrekin.
  • Uztailaren 23an: Kalakan taldea.
  • Uztailaren 24an: ETS, Zirkinik Bez eta Puro Relajo.
  • Uztailaren 25ean: Kai Nakai.
  • Uztailaren 26an: Olatz Salvador.
  • Uztailaren 27a: Trikizio eta 1990eko hamarkadako jaia Fernandisco, OBK, Rebeca eta Chimo Bayorekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!