Su Txikitan saioak Frantziako Tourra izango du oinarri ekainaren 1ean

Anboto 2023ko mai. 31a, 10:02

Tertulian Silloniz anaiek, Jon Basterretxeak, Agurtzane Elorriagak eta Igor Antonek parte hartuko dute. 

Frantziako Tourreko hirugarren etapa Zornotzatik abiatuko dela eta, Tourrari eskainitako Su Txikitan saioa egingo dute ekainaren 1ean. Tertulia 19:00etan izango da Zelaietan, zuzenean. Besteak beste Zornotza eta Baiona arteko etapa irudikatuta, Bizitour "ipuin magikoa" irakurriko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!