Eguenetik domekara bitartean Jan Alai pintxo lehiaketaren edizio berri bat jokatuko da Zornotzan. Aurten udalerriko 16 tabernak parte hartuko dute, mokadurik finena eta landuena zornotzarren esku ipinita. Honako hauek dira: Berezi, Venecia, Sharky, Zubi-Ondo eta Brasil (txapelketako gune urdinean egongo dira); Singing Munch, El Cojo, Oasis, Txiri-txiri, Xiberu eta Hogan´s (gune horian) eta Harrison, Bizkargi Craft, Leku-berri, Batzokia eta Javi (gune berdean egongo dira).
Epaimahai tekniko batek halantxik erabakita, pintxorik onena prestatzen duen tabernariak 1.000 euro irabaziko ditu. Bezeroen kasuan, ere, antzeko. Kontsumitzaileek pintxorik onena zein den aukeratuko dute boto bidez. Taberna irabazleak beste 1.000 euro irabaziko ditu. Ostalaririk profesionalena zein den ere boto bidez aukeratuko dute bezeroek. Onuradunak 250 euro eskuratuko ditu. Azkenik, Zornotzako Dendariak eta Iraunkor elkarteek sari berezi bi eskainiko dituzte. Lehenengoak 30 tartera-ontzi zozkatuko ditu bezeroen artean, eta, bigarrenak, 3 produktu-otzara. Bezeroek ezinbesteko baldintza bat bete beharko dute botoak eman ahal izateko. Lehiaketan definituriko eremu bakoitzean (eremu urdinean, horian eta berdean), gutxienez hiru tabernatako pintxoak dastatzea.