Amaia Araujo ume zornotzarraren aldeko zozketa erraldoia eta agility erakustaldiak zapatu honetan

Anboto 2023ko mai. 26a, 09:40
Amaia Araujo bere gurasoekin.

Hile batzuk joan dira Iurretako Indarkan Agility klubeko kideek kanpaina solidario bat hasi zutenetik Amaia Araujo ume zornotzarrari laguntzeko. Bada, zapatu honetan, kanpaina horri loturiko jaia ospatuko dute Jauregibarriako zelaietan.

11:00etan, Indarkan klubeko eta beste klub batzuetako txakurren agility erakustaldia egingo dute. 12:00etan, txakurren edertasun lehiaketa herrikoia egingo dute. Txakurrik dotoreenak, sinpatikoenak eta 12 urtez azpiko aurkezlerik onenak sarituko dituzte. Azkenik, zozketa erraldoiaren txanda izango da. Hile hauetan guztietan, Indarkaneko kideek eragile, elkarte eta denden eskutik modu solidarioan jasoriko produktu eta gauza guztiak zozkatuko dituzte. Azken ekitaldi hau 13:00etan egingo dute. 

Laguntzea helburu
Kanpaina honek helburu nagusi bat dauka: dirua batzea Amaia Araujo Martín ume zornotzarrak behar dituen osasun terapiak ordaintzeko. Araujok gaixotasun arraro bi ditu: artogriposi anizkoitz kongenitoa eta bihurdura-distonia. Terapia espezializatuak, ortesiak eta Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitalerako joan-etorriak direla eta, Araujoren familiak gastu ekonomiko handiak ditu. Iurretako Indarkan Agility klubeko kideek antolatu dituzte bai kanpaina solidarioa eta baita zapatuko jaialdia ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!