Zornotzako umeen danborradan parte hartzeko inskripzio epea, zabalik

Anboto 2023ko mai. 30a, 17:30

Danborrada uztailaren 26an izango da, jaietako Santa Ana egunean. 5-13 urte bitarteko umeek parte hartu ahalko dute, 2018 eta 2010 artean jaiotakoek.

Izena emateko epea ekainaren 9ra arte egongo da zabalik, Zelaietan edo orrialde honetan. Inskripzioa egiterakoan, interesdunaren izena eta jaioteguna eta arduradunaren telefono zenbakia adierazi beharko dira. Era berean, laguntzaile bezala irten nahi duten gurasoek izena eman beharko dute Zelaietan edo 946300650 telefonora deituz.

Entseguak
Antolatzaileek gogorarazi dute izena eman duten pertsonek entseguetako % 50era joan behar dutela gutxienez danborradan parte hartu ahal izateko.

  • Danborrariak: ekainaren 27an eta, 4, 11, 18an, 18:00etan
  • Fusilariak: uztailaren 4,11,18, 18:00etan
  • Kantinerak eta kantineroak: uztailaren 13,17,20an, 17:00etan
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!