Zornotzako Udalak bukatutzat eman ditu Ixerango kalea berregokitzeko eta Ogenbarrena ingurua eraberritzeko obrak. Otsailean amaitu zuten hirugarren fasea. Espaloiak zabaldu eta oztopoak kendu zituzten orduan. Landaredia eta zuhaitz elementu txikiak ere sartu zituzten. Azken fase honetan, berriz, kaleak asfaltatu eta margoketa lanak egin dituzte. Udalak azaldu duenez, Ixerango kalea 43 aparkalekurekin geratu da. Gudari kalea, 35ekin.