Udal eta foru hauteskundeak

Zornotzako EH Bilduk "pertsonak ardatz izango dituen zaintza eredu komunitarioa" proposatu du

Anboto 2023ko mai. 18a, 12:35

Talde subiranistak "etxetik ahalik eta gertuen" artatu gura ditu "mendekotasuna duten pertsonak". "Pribatizaturik dauden herriko zaintza esparurak bere gain" hartuko lituzkeela ere adierazi du.

Zornotzako EH Bilduk "zaintza eremu pribatutik eredu komunitariora" igarotzeko egitasmoak batu ditu bere hauteskunde programan. Talde subiranistak "autonomia murriztua duten, zein laguntza behar duten pertsonen beharrizanak" antolatzeko konpromisoa hartu du. Mendekotasuna duten pertsonak "etxetik ahalik eta gertuen" artatu gura dituzte. Horrez gainera, Zornotzako EH Bilduk iragarri du, gobernatzera iritsiko balitz, "pribatizaturik dauden herriko zaintza esparruak" hartuko lituzkeela bere gain. Aukeratu bako bakardadeari buruz, "kasu bakoitza aztertu eta irtenbide egokiak bilatzeko baliabideak" ipiniko lituzketela aurreratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!