Zornotzako Udalak amaitu ditu Zelaietako jolasgunea estaltzeko lanak. Txintxaunetan laukizuzen formako egur ijetuzko teilatua ipini dute. 610 metro karratuko eremua estali dute. Teilatuak UV izpien kontrako geruza bat dauka, eguzki-erradioazioa eta beroa blokeatzeko. Era berean, LED tira malguak ere ipini dituzte espazioa argitzeko. Kanek 523.000 euroko aurrekontua izan dute.