Zabalik dago Zornotzako nagusien danborradan izena emateko aukera

Anboto 2023ko mai. 10a, 08:30

Danborrada uztailaren 24an egingo da. Kantinera, sukaldari, zaldun, fusilari, danbor jole zein beterano izan, izena eman beharko da ezinbestean.

16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena. Eta 14 urtetik gorakoek ere bai, antortxero lez. Izena emateko Zornotzako Udalaren web orrira edo Zelaieta zentrora jo beharko da.

Entseguak

Danbor jole eta beteranoen entseguak ekainaren 8an, 15an eta 29ean, eta uztailaren 6an 13an eta 20an izango dira, 19:45etan; eta fusilatuek ekainaren 7an eta 29an eta uztailaren 6ean, 14an eta 19an, 19:30ean. Antolatzaileek gogoratu dute derrigorrezkoa dela entseguetan parte hartzea. Entsegu bitara huts eginez gero, parte hartzailea danborradatik kanpo geratuko da, antolakuntzak kontrakoa erabakitzen ez badu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!