Zornotzako Udalak Ibaizabal ibaia garbitzeko jardunaldia antolatu du zapaturako

Anboto 2023ko mai. 8a, 15:08

Edozein herritarrek izango du erreka garbiketan parte hartzeko aukera. 10:00etatik 13:00etara garbituko dute, taldeka, ordubeteko hiru txandatan.

Garbiketaren eremu zehatza Nafarroa aparkalekuaren ingurua izango da. Udalaren helburua da 20-30 laguneko taldeak antolatu eta talde bakoitzak hondakin mota bat jasotzea. 10 urtetik beherako umeek heldu batekin lagunduta joan beharko dute. Garbiketarako eskularruak eta kakoak Zornotzako Udalak banatuko ditu. Herritarrek garbiketarako arropa erosoa eraman beharko dute. 

Egitasmoan parte hartzeko izena eman behar da hemen

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!