Zornotzako Udalak bukatu ditu Larrea eskolako txintxaunak berritzeko lanak. Bertako jolas elementuak berritzeaz gainera, segurtasuna berbatzeko eta erorketen inpaktua gutxitzeko lur berezia ipini dute. Jolasgunea robinia egurrez eginikoa da, "material iraunkorra eta apurtzeko gatxa", udalaren esanetan. Udalak gogorarazi du Larreakoaz gainera, beste hainbat jolasgune berritu dutela Euban, Aramotz kalean eta Jauregibarrian. Zelaieta parkeko txintxaunak estali dituztela ere gogorarazi dute.