Consuelo Sánchez Salamancako Olmedo de Camaces herrian jaio zen 1923an (Espainia). Haurtzaroa Argentinan eman ostean, jaioterrira bueltatu zen, eta han eman zituen ondorengo urteak. Bere alabak nagusi egindakoan Euskal Herrira bizitzera etorri zen. Gaur egun Zornotzako Jose Mari Azkuna egoitzan bizi da (IMQ Igurco). Ainhoa Salterain Berdintasun eta Gizarte Ekintza zinegotziak plaka bat eskaini dio bere bizitzaren aitortza gisa.