Zortzi makina berri ipini dituzte Larreako fitness gelan

Anboto 2023ko mai. 5a, 09:42

Indarra lantzeko zazpi makina berri eta ariketa kardiobaskularra egiteko beste bat instalatu dituzte.

Zornotzako Udalak berrantolaketa lanak egin ditu Larreako fitness gelan. 38.000 euroko inbertsioa eginda, kirola egiteko materiala eta zortzi makina berri erosi ditu. Indarra lantzeko makinak dira euretako zazpi, eta ariketa kardiobaskularra egitekoa, bestea. Fitness gelako beheko solairuan ipini dituzte kardio makinak, eta goiko solairuan indarra lantzekoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!