Gure Eskuk erabakitze eskubidearen aldeko mosaiko erraldoia egingo du Bizkargi Egunean

Anboto 2023ko mai. 4a, 17:22

13:30etan argazki erraldoia aterako dute ermitan. Ondoren, mosaiko erraldoia egingo dute Bizkargiko gailurrean. Herritarrak deitu dituzte aldarrikapenean parte hartzera.

Gure Eskuk erabakitze eskubidearen aldeko mosaiko erraldoi bat egitera deitu ditu herritarrak. Domeka honetan egingo dute, Bizkargi Egunean, Santi Kurtz ermitaren bueltan. Antolatzaileek zehaztu dute argazki erraldoi bat aterako dutela lehenik. Hori 13:30ean izango da. Ostean, mosaiko erraldoia egingo dute denen artean. Gure Eskuk "Euskal Herria zazpi lurraldeko herri bat" dela eta "haren izaera eta erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu gura du ekintzagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!