Berritze lanak amaituta, Larreako atletismo pista zabalik dago berriro

Anboto 2023ko mai. 4a, 13:16

Azpiegitura zabalik dago jada. Pista eraberrituak 6 kale, lubaki bat eta luzera jauziko korridore bat ditu. 

Zornotzako Udalak hainbat konponketa lan egin ditu pistan: pitzadurak konpondu, behealdeko zonak nibelatu, zigilatu eta errematea egin, besteak beste. Pistaren zoladurak 14 milimetroko lodiera dauka orain, Europako atletismo araudiak eskaturikoa. Berritze lanek 169.430 euroko aurrekontua izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!