Zornotzako Forging enpresan gertatuko lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute

Anboto 2023ko mai. 3a, 19:50

Gaur egindako kontzentrazioko irudia. (Argazkia: LAB sindikatua)

Enpresako langileek neurri "zehatz eta eraginkorrak" eskatu dituzte.

Gaur, Zornotzako Forging enpresako langileek kontzentrazioa egin dute enpresaren aurrean. Izan ere, apirilaren 28an, joan zen barikuan, enpresan lan istripu bat jazo zen eta hori salatzeko kontzentratu dira.

Lan istripuan langile bat "larri zauritu zen, segurtasun neurriek huts egin zutelako", LAB sindikatuak ohar batean salatu duenez. "Pieza batek jo egin zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten urgentziaz. Hilaren 28koa ez da bakarra izan; izan ere, aste horretan bertan garabi batek zeraman eduki guztia lurrera erori zen istripu handi bat eraginez baina zorionez ez zen zauriturik egon", gehitu dute LABetik.

Enpresako langileek neurri "zehatz eta eraginkorrak" eskatu dizkiote zuzendaritzari istripuak saihesteko. Kontzentrazioaren ondoren, komitea enpresarekin eta Osalanekin bildu da, gaia aztertzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!