Zornotzako Udalak jakinarazi duenez, amaitu dituzte Etxanoko frontoiko aldagelak eta komuna berritzeko lanak. Bainugela berregokitu, komun irisgarria ipini, harraska industriala ipini eta umeentzako aldagailua duen komun arrunt bat ipini dituzte. Horrez gainera, euri-uren sistema ordezkatu dute teilak eta xafla iragazgaitzak ipinita. Termo elektriko bat ere ipini dute dutxarako ur bero sanitarioa lortzeko. Udalak 79.535 euroko aurrekontuagaz egin ditu lanok.