[EGITARAUA] Erromeria, bertsolariak eta Patxi Jaka Bikandi omentzeko ekitaldia Bizkargi Egunean

Anboto 2023ko mai. 2a, 10:09
2019ko Bizkargi Eguna.

Bizkargi Gogoratuz elkarteak egitaraua kaleratu du Bizkargi Eguna dela eta. Jaia eta aldarrikapenak maiatzaren 7an egingo dituzte Santi Kurtz ermitaren bueltan. Ernaik ere egitaraua antolatu du. Maiatzaren 6an ospatuko dute Bizkargi Eguna.

BIZKARGI GOGORATUZ ELKARTEAREN EGITARAUA

  • 11:00etan Soinu Txikie taldeak girotuko ditu ermitaren inguruak.
  • 12:30ean ekitaldia egingo dute Patxi Jaka Bikandi gudaria gogoratzeko. Adarra, txalaparta eta alboka joko dituzte. Larrabetzuko Bizkargi Dantza Taldeak parte hartuko du ekitaldian. Etxanoko Nagusiari ongietorria egin eta txuzoa sartuko dute. 
  • Ondoren, bertsolariak egongo dira: Etxahun Lekua, Onintza Enbeita eta Xabier Arriaga Txiplas
  • 12:50ean Aiko taldearen erromeria.
  • 13:30ean, Eneko Larruzearen kontzertua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!