Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXV. edizioa ospatuko da aurten

Anboto 2023ko api. 28a, 13:32

2019ko sarituak.

Lehiaketa tradizionala, uztailaren 9an egingo da, Zornotzako herrigunean. 'Zintzilik' modalitaterako, ostera, izena eman beharko da maiatzaren 15etik aurrera. 

Enrike Renteria Mardaraz zenaren lana eta bizitzari aitortza lez antolatzen dute Zornotzako Udalak eta Arte eta Sociedad Artistico Cultural elkarteak Enrike Renteria leihaketa. Irabazleen artean, 500 eta 150 euro bitarteko sei sari banatuko dira. Sari banaketa uztailaren 9an egingo da, 18:00etan. Lan sarituak Zelaieta Zentroan ikusgai egongo dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!