Udal hauteskundeei begira EAJren zerrendaburu den Ainhoa Salterainek "Zornotza berdea" aldarrikatu du; "garapen jasangarriarekin eta 2030 Agendarekin konpromiso irmoa izango duen udalerria". Salterainen esanetan, zornotzarrek herria oinez zeharkatu ahal izatea izango da bere "lehentasunetako bat". Horretarako, Zubizabala, Zubipunte eta Zubikurtze herrigunearekin lotzeko oinezkoen ibilbidea egitea proposatu du. Udal hauteskundeetarako dituzten proiektuak herritarren artean diseinatu dituztela adierazi du EAJk.