Larreako fitness gela zarratuta egongo da apirilaren 27an

Anboto 2023ko api. 21a, 13:51

Berrantolaketa lanak egin eta makina berriak instalatuko dituzte. 

Apirilaren 28tik aurrera kardioa lantzeko makinak aretoaren beheko solairuan egongo dira. Goiko pisuan, berriz, muskulazio gela. Bestalde, Zornotzako Udalak bere web orria berritu du. Udalaren zati diren gainerako organoetako orrialdeak bertan integratu dituzte. Horrela, www.amorebieta-etxano.eus atarira sartuta, honako atari hauetara ere sartu ahalko da: www.ametx.eus , www.ametxgazteria.eus eta www.zornotzarrak.eus atarietara. 

Bideo-markagailu berria frontoian

Udalak LED teknologia darabilen pantaila erraldoi bat ipini du Zelaieta zentroko frontoian. Pantailak kirol ekitaldiak eskaintzeko, publizitaterako zein bestelako gizarte ekitaldietarako euskarri lez balioko du. Pantailak 4 metroko luzera eta 2,5 metroko altuera ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!