Zornotza STk Urrezko Ligarako kanporaketa jokatuko du bihar

Joseba Derteano 2023ko api. 21a, 11:00

Larrea zalez betetzeko deia egin dute klubetik. ZORNOTZA SASKIBALOI TALDEA

Teknei Zornotzak denboraldi bikaina osatu du beste behin ere Zilarrezko Ligan, eta Urrezko Ligarako igoera fasea jokatzen dabil. Final-zortzirenetako lehenengo kanporaketa Cartagenaren aurkakoa du.

Joan zen asteburuko joaneko partiduan galdu egin zuen, baina puntu bigaitik baino ez, 65-63. Emaitza ona da, atsedenaldira 17 puntu azpitik joan zirela kontuan hartuta. Itzulerako partidua zapatu honetan jokatuko dute, 18:30ean, Larrean. Kantxara sartzeko ateak 17:00etan zabalduko dituzte eta klubetik zaleen laguntza eskatu dute. Pentsatzekoa da marea berdeak ez duela hutsik egingo eta beste askotan lez harmailak beteko dituela taldea animatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!