Udalekuek hiru alor jorratuko dituzte: ahotsa, perkusioa eta inprobisazioa, eta antolatzaileen berbetan, ez da beharrezkoa izango umeek musika formakuntzarik edukitzea. "Musika tailerrak eta aisialdiko jarduerak uztartuko dira bost egunetan zehar, eta taldeek egindako emaitza uztailaren 14ean aurkeztuko zaio herriari, herriko jaiak hasi aurreko egunean". azaldu du Aritz Labrador Zornotzako Bandako zuzendariak eta udalekuen koordinatzaileak. "Inguruko herrietan ez dago antzerako gauzarik; horregatik ganbidatu nahi ditugu bai Zornotzako eta baita inguruko herrietako umeak".
Apirilaren 28ra arte eman daiteke izena www.musikaudalekuak.eus web orrialdearen bidez.