Pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontrako jardunaldiak hasiko dituzte gaur Zornotzan

Anboto 2023ko api. 18a, 09:02

Gaur En los márgenes filma eskainiko dute Zornotza Aretoan. Emanaldia 20:15etan izango da. Bihar pobreziaren aurkako berbaldia izango dte eta kontzertua eguenean.

Zornotzako Elkar Laguntzen elkarteak ekitaldi sorta bat antolatu du pobreziaren eta bazterkeria sozialaren kontra egiteko. Gaur bertan ekingo diote egitarauari. Iluntze honetan Juan Diego Botto zuzendariaren En los márgenes pelikula eskainiko dute Zornotza Aretoan. Proiekzioa 20:15etan hasiko da. Bihar, Argilan elkarteko Iñaki Uribarrik pobreziari aurre egiteko proposamenak aurkeztuko ditu. Berbaldia Zelaieta zentroko aretoan izango da 19:00etan. Eguenean, musikak hartuko du egitaraua. Gani Mirzo kurduak eta Neila Bembey argeliarrak kontzertua eskainiko dute Zelaieta aretoko kontzeru gelan. Emanaldira debalde sartu ahalko da, baina antolatzaileek lekua aldez aurretik erreserbatzeko eskaria egin dute. Kontzertua 20:00etan izango da. 

Elkar Laguntzen elkarteak informazio gune egonkor bat ezarri du, beharrizana duenari modu sozialean laguntzeko. Zelaieta zentroan egongo dira arreta eskaintzen, zapatuetan, 10:00etatik 12:00etara. Helbide elektroniko bat ere ipini dute herritarren eskura: elkarlaguntzen@gmail.com 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!