Zornotzako Udalak zabaldu du udalekuetan eta Gauero Udan programan izena emateko epea. Interesatuek Gazte Informazio Bulegora edo www.amorebieta-etxano.eus helbidera jo behako dute inskripzioak egiteko.
Udalekuak
Lau aste daude aukeran. Ekainaren 26tik 30era, uztailaren 3tik 7ra, uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era. Ordutegiei dagokienez ere, bi aukera egongo dira aste horietan zehar. A txanda, 9:00-13:00etara, eta B txanda 9:00-15:00etara (jantoki zerbitzuarekin). Udalekuak Larreako Lehen Hezkuntzako instalazioetan eta Udalaren kirol eta kultura instalazioetan egingo dira, jardueren arabera.
Gauero Udan
Programa honetan txanda bakarra egongo da. Ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartekoa, hamar egunekoa, 09:00-14:00 ordutegiarekin. Gauera Udaneko ekitaldiak udalaren kirol eta kultur instalazioetan gauzatuko dira. Izen ematea 120 eurokoa da.