Sergio Higuitak irabazi du Itzuliko bosgarren etapa

Anboto 2023ko api. 7a, 17:24

Zornotzan hasi eta amaitu da gaurko etapa. Bora taldeko Sergio Higuita kolonbiarrak zeharkatu du helmuga lehen. Bihar jokatuko da etapa nagusia.

Bosgarren etapa hau Higuitak eraman du, esprintean. Biharko azken etapan erabakiko da nork irabaziko duen Itzulia. Jonas Vingegaard da liderra eta bera da irabazteko faboritoa; Mikel Landarekiko hamahiru segunduko aldea du.  

Gaur  Itzulia hartu du Zornotzak, eta uztailean, handik abiatuko da Frantziako Tourreko hirugarren etapa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!