Epe motzean aurreikusitako sei esku-hartzeetatik hiru "apirilerako amaituta" egongo direla azaldu du udalak ohar batean. Denetan LED bidezko argiztapen berria jarriko dute.
Alde batetik, Zelaieta parkeko argiztapena hobetzeko lanean ari da. Bertan, sei argi-zutabe berri jartzen ari dira, bakoitza hainbat proiektagailurekin. Era berean, Ibaizabaleko aparkalekuaren argiztapena ere hobetuko du, hiru argi-zutabe berri jarriz. Eta, azkenik, Durangotik udalerrirako sarrerako argiteria publikoa, hau da, Ibarrako zubiaren eta Gure Kiroletako biribilgunearen arteko tartea, apirilerako ere hobetu egingo du.
Era berean, San Juan kaleko zati batean argiztapena hobetzea ere aurreikusten du udalak eta horretarako bi argi-zutabe berri jarriko ditu. Eta auzoei dagokienez, Erkoles inguruko eta Arkotxa auzoko argiterian ere hobekuntzak egitea aurreikusi du: lau argi-zutabe berri jarriko dira, hurrenez-hurren.