Nafarroa Zentroko profesionalek Udalaren eta Urgaitzi Taldearen aitortza jaso dute

Anboto 2023ko mar. 27a, 16:10

Zentroko erabiltzaileei eskainitako arreta-ereduagatik eta kudeagatik omendu dituzte.

Nafarroa Zentroko profesionalek omenaldia jaso dute gaur Zornotzako Udalaren eta Urgaitzi taldearen eskutik. Udal iturriek jakinarazi dutenez, ekitaldian "Eguneko Arreta Zerbitzuko erabiltzaileak, Adinekoentzako Eguneko Zentroko kideak eta Adimen Urritasuna duten eguneko zentroko kideak" egon dira. Urgaitzi taldeko kideak eta Udal ordezkariak ere bertan izan dira. Tartean, Ainhoa Salterain Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotzia. "Eskerrik asko guztioi zuen eguneroko lan nekaezinagatik. Zuen lana egiteko moduak, entzuteko gaitasunak, eboluzionatzeko gogoak eta sentsibilitateak ahalbidetzen dute Nafarroa Zentroa punta-puntako zentroa izatea", adierazi du Salterainek. Ekitaldian ohorezko aurreskua eta diploma bana jaso dute profesionalek. Bukaeran luntxa egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!