100 egun baino gutxiago falta da Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatzeko. Uztailaren 1etik 3ra bitartean, txirrindulariek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurrak zeharkatuko dituzte, gero, Lapurdin sartu eta handik Frantzia aldera egiteko. Hirugarren etapa Zornotzan hasi eta Baionan amaituko da. Bidean, Trabakua, Miloi, Itziar eta Benta mendateak igo eta Lekeitio, Ondarroa, Zarautz, Donostia, Hondarribia, Irun eta Lapurdiko kostaldea zeharkatuko dute.