Nafarroa Zentroa eraikin jasangarriagoa, irisgarriagoa, bizigarriagoa eta seguruagoa izan dadin, eta kontserbazio bermea izan dezan, Zornotzako Udalak beharrezko dokumentazio teknikoa aurkeztu du Next Generation Europako funtsetara, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak oraintsu argitaraturiko Toki Erakundeentzako Eraikin Publikoak Birgaitzeko Sustapen Programaren Laguntzei buruzko lehiaketa lehiakorrera. Horrela, energia primarioaren kontsumo ez-berriztagarrian %30eko aurrezpena lortzeko behar diren irtenbide energetikoen azterketa izango du kontuan lehiaketak. Nafarroa Zentroa osorik eraberritzeko aurkeztu den aurrekontua 3.505.386,48 eurokoa da. Udalak laguntza jasoko balu, diruz lagunduriko zenbatekoa 2.581.259,32 eurokoa izango litzateke.