Lauaxetako ikasleek 7 sari lortu dituzte Exporecerca zientzia-azokan

Anboto 2023ko mar. 20a, 12:53

Sari horri eskerrak, Mexikon egingo den Milset Expo Science International azokan parte hartuko dute.

Lauaxeta Ikastolako Uxue Idirin, Izaro Rioja, Martín Fernández, Ane Iglesias, Mónica Gutiérrez, Irati Seijó, Ane Marín, Gadea Martínez eta Noa Blanco ikasleek zazpi sari eskuratu dituzte Bartzelonako Exporecerca zientzia azokan. Horri eskerrak, ikasleetako hiruk, Maztlanen (Mexiko) egingo den Milset Expo Science International azokara joateko aukera izango dute aurten. Zazpi sariez gainera La Caixa Challenge sari bi, ikasleek parte hartzen dute.

Exporecerca Jove azokan Mundu zabaleko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Ikasleek parte hartzen dute. Ikasleek euren ikerketa proiektuak aurkezten dituzte hiru egunez, ikerketok bisitariei zabalduta eta ezagutarazita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!