Gotx elektrotxaranga, Xiberoots, Buhos eta Dupla, bihar, Zornotzako IX. Gazte Egunean

Anboto 2023ko mar. 17a, 12:00
Artxiboko irudia.

Bihar Zornotzako IX. Gazte Eguna ospatuko dute. 12:09an emango diote hasiera egitarauari, txupinazoagaz.

Horren ondoren, karropoteoa egongo da, eta bazkaria gero. Bazkalostean, Andoni Ollokiegik kontzertua emango du eta 18:39an Gotx elektrotxarangaren txanda izango da. 22:09an, Xiberoots, Buhos eta Dupla taldeek kontzertua emango dute.  

Gazte Egunerako motorrak berotzeko, gaur kontzertuak egongo dira: 19:09an Supercremalleras taldea arituko da, 20:29an Very Txarrak taldea, eta 22:09an Zutik erromeria. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!